NORTZUK GARA. GURE HELBURUAK

ARABATXO, Arabako Haur Abesbatzen Elkartea, 1991ean sortzen da abesbatzen ekimena herrialdean sustatzeko asmoz. Garatzen diren partezko helburuak honakoak dira:

  • Elkarteko kideen elkarlaneko eta adierazgarri diren ekimenak bultzatu, ordezkatu eta koordinatzea.

  • Koru eta erakunde-ibilbideko alor guztietan bideratu eta aholkatzea.

  • besbatza berrien sorkuntza sustatu eta laguntzea.

  • Euskal kulturaren usadiozko baloreen sustapen eta sarbidetza, batez ere koru-kantuari dagokionez.

  • Haurren osoko hezkuntzan laguntzea, guraso eta hezitzaileekin harreman estuan.

Koru-ekimena garatzeko asmoz, urte horretan bertan onartzen da Arabako Haur Abesbatzen Eguna antolatzea, herrialdeko haur abesbatza guztien topaketa dena. Bere ibilbidean zehar Abesbatzen Eguna formato ezberdinak izan ditu eta Elkarte honen helburu eta beharrei egokitzen joan da. Horrela 1992an, I. Haur Abesbatzen Eguna Vitoria-Gasteizen ospatu zen eta parte hartu zuten abesbatzen kantaldiak izan ziren hiriko eliza ezberdinetan eta emanaldi bateratu bat Foru Enparantzan.

II. Abesbatzen Egunetik aurrera euskal musikagilek ARABATXORAKO espreski konposaturiko lanen estreinua helburu bezala finkatzen da. Abesbatzen Egunaren kontzeptu berri honenpean, hurrengo lanak estreinatzen dira: “Juegos de Otoño” Francisco Ibáñez-ena, “Jolasean” eta “Kanta Zaharrak” Sabin Salaberrirenak, “Cuentos Infantiles” Luis Arambururena, “Sustraiak” eta “Argiaren mintzoa” Joselu Ruiz de Gordoarenak, “Aufer tenebras mentium” Carlos Galán-ena eta “Donibane-San Juan” Inma Arroyo-rena. Lan-eskema hau 2002. urterarte erabilia izan da. Horretaz gain, 1996. urtean, Haur Abesbatzen Egunak bere lan-esparrua zabaltzen du eskolaniez gain aurreskolaniek ere parte hartzen baitute. Aurreskolanien koru-jardunaldiak ere ugaritu eta bilakatzen joaten dira. Hasiera batean, aurreskolanien Haur Abesbatzen Eguna elkarrekin eginiko kontzertu batean zetzan, non lehenengo zatian aurreskolaniek taldeka abesten baitzuten, bigarren zatian talde partaide guztiek elkarrekin abesten zutelarik. Gaur egun, aurreskolaniek jardualdi batzuk egiten dituzte, asteburu batekoak, non musika-lana lantzen joaten den, bai musikalki eta bai eszena-alorrean. Geroago, behin talde bakoitzak alorrik garrantzitsuenak elkarrekiko jarduanldietan landu eta gero, emanaldi bat burutzen da eta horren ostean bazkari-jaia izan ohi da parte hartu duten haur guztiekin.

 

PROIEKTU BERRIEN JAIOTZA. HAUR ABESBATZEN EGUN BERRIA

2002tik aurrera, Abesbatzen Egunerako musika-proiektu handi eta berritzaile bat aurrera eramatea planteatzen da, momentu horretan dauden abesbatzen kalitate eta gaitasunagatik eta ARABATXOREN etengabeko bilakaera eta talde-lana direla eta. Abesbatzen Eguna Elkarte barruan dauden abeslari guztiekin (300 inguru) eginiko elkarlaneko lau egunetara zabaltzen da. Egun hauetan zehar partaideak hiru taldetan banatzen dira eta hiru irakasle gonbidatuekin lan egiten dute, nazio eta nazioarte mailan izen handiko haur abesbatzen zuzendariak direnak (Lluis Villamajó, Elisenda Carrasco, Pep Prats, Esther Bonal, Xabier Sarasola, Julia Foruria, David Azurza…). Zuzendari gonbidatu hauek, Elkarteko haurrek lan modu, errepertorio eta ondorioz musika ulertzeko era ezberdinak ezagutzea ahalbidetzen dute. ARABATXOko gainontzeko abesbatzekin batera parte hartzeak beste eskolanietako kideak ezagutzeko parada ematen du eta koru-ingurune horretan harreman berriak sortzea ahalbidetzen du, abeslariak beste abesbatzen ekimenetan parte hartzea sustatzen duena (kontzertuetara joatea, talde berrien sorkuntza…).

 

AZPIEGITURA

ARABATXOren funtzionamenduan urtetan zehar sorturiko azpiegitura Elkarte honen parte diren pertsonen uharra eta lana, Arabako haur abesbatzen bilakaera iraunkorra eta lantalde zabala izatearen emaitza zuzena da. Lantalde honetan guraso arduradunak, monitoreak, musikari laguntzaileak eta abar sartzen ditugu, berrogei pertsona inguru izan ohi direnak emanaldi bakoitzeko, hobetzen laguntzen diguten izaera handiagoko proiektuak garatzen lagundu gaituztenak, hain zuzen ere.

Azpimarragarria da ARABATXOk, hasiera hasieratik erakundeen laguntza sutsua jaso izan duela, adibide gisa Arabako Foru Aldundiarena, hori gabe proiektu hau aurrera ateratzea ezinezkoa litzatekelarik.

 

GIZARTE-HEZKUNTZA

Bistakoa da ARABATXOren bitartez haur abesbatzen helburu nagusia abeslarien musika eta padagogia-bilakaerarako laguntza dela, musikaz gozatzeaz gain, beraren alor ezberdinak ikasi eta ezagutzea ahalbidetzen duena. Hala ere, ez dugu ahazten abesbatza gizarte-tresna bezalaren garrantzia, bere partaideak pertsona moduan garatzea ahalbidetzen duena. Elkarte honetatik partaideen osoko hezkuntzan sinesten dugu eta era horretan ardura, errespetua, integrazioa, elkarlana, taldelana eta baita ere norbanakoaren garrantzia giza-talde bateko partaide gisa sustatzen dira.

 

ELKARTEKO TALDEAK

“Arabatxo” Arabako Haur Abesbatzen Elkartea egun osatzen duten taldeak honako hauek dira:

  •  Doinuz Blai Eskolania

  •  Kanta-Kantari Eskolania

  •  Olabide Eskolania

  •  Papargorri Eskolania

  •  Santa Maria-Zintzarri Eskolania

  •  Samaniego Eskolania

  •  Udaberria Eskolania

  •  Abendaño Aurreskolania

  •  Miguel de Cervantes Aurreskolania

  •  Niños Cantores de Vitoria Aurreskolania

  •  Olabide Aurreskolania

  •  Papargorri Aurreskolania

  •  San Martin Aurreskolania

  •  San Prudencio Aurreskolania

  •  Santa Maria-Zintzarri Aurreskolania

  •  Samaniego Aurreskolania

  •  Udaberria Aurreskolania